Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

Itzulpena (gazt.): Michio Kakuren hiperespazioa (1/3)

January 24, 2009 | Egilea: ibongoikoetxea

Michio Kaku fisika teorikoko irakaslea da New York-eko City College-n, eta 25 urte baino gehiago daramatza irakaskuntzan. Princeton-go ikasketa aurreratuetako institutoan eta New York-eko Unibertsitatean irakasle bisitaria ere izan da, fisikako 70 artikulu baino gehiago argitaratu ditu eta supersoken teoria fisikoaren adarra den soken eremuen teoriaren fundatzaile da, beste kide batekin batera.Bere dibulgatzaile lanagatik ere ezaguna da eta zenbait liburu idatzi ditu, horien artean iruzkin honetan aztertuko duguna: Hiperespazioa. Liburu horretan Michio Kakuk XX. Mendeko fisika osoari gainbegirada egiten dio, mekanika kuantikotik haratago joanez eta gaur egungo fisikaren kontzeptu aurreratuetan barneratuz, hala nola, Kaluza-Klein, fisika kuantikoa eta eredu estandarra, Unifikazio Handiaren Teoriak (UHT), eta gehien bat bere ikerketa eremua den supersoken teoria. Istorio osoa irakurri »

Gaia: Ura, bizitza

January 24, 2009 | Egilea: arkaitzfidalgo

Ura, Lur planetan bizitza sortu zenean, ezinbesteko elementua izan zen. Urari esker lehenengo izaki bizidunak sortu ziren, eta hauek eboluzioa jasan ostean, gaur egungo bizitzara heldu gara. Urak gure planetaren hiru laurdenak betetzen ditu, baina ur horretatik guztitik soilik ehuneko oso txiki bat da erabilgarria gizakion beharrak asetzeko. Lehen aipatu dudan bezala, ur kopuru txikia da gizakiok erabil dezakeguna, hain zuzen ere, soilik lurrazalean aurkitzen den ur geza erabil dezakegu, gainontzekoa edo izoztuta dago edo ur gazia baita. Gainera, duela urte gutxitik hona, gizakiok ura babestu beharrean, gero eta kalte gehiago egiten diogu, bai xahutuz, bai kutsatuz. Istorio osoa irakurri »

Itzulpena (gazt.): Aldaketa klimatikoak tropikoetako bioaniztasuna arriskuan jar dezake

January 16, 2009 | Egilea: mikelalzaga

Chicago, EEBB (Reuters)- ‘Aldaketa klimatikoa tropikoetan bizi diren espezieentzako beroegi bihur daiteke laster, eta hauek berotik ihes egiteko leku altuago baten bila joatera behartuta egongo dira’, esan zuten ostegunean Estatu Batuetako ikertzaileek. Adituek argitaratu zuten hau adierazten zuen ikerketa bat, zioena aldaketa klimatikoak ez zituela bakarrik hartz polarrak eta klima hotzeko beste espezieak arriskuan jartzen, klima beroetakoekin ere hala egiten duela.“Badakigu klima berotzen ari dela”, esan zuen Robert Colwell-ek, Science aldizkarian agertu zen Connecticut-eko Unibertsitateko irakasleak.“Gauzak uste dugun bezala gertatzen badira, hiru gradu zentigradu igoko da tenperatura (5′4 Fahrenheit gradu) Costa Ricako kostan hurrengo mendean” azaldu zuen Colwellek. Colwell eta bere kideek tropikoetan tenperatura igotzen den bitartean, mendietan banda termikoak 600 metro igoko direla iragarri dute. “Gaur egun, 100 metroetan agertzen den klima 700 metroetan aurkituko da” esan zuen adituak telefono bidezko elkarrizketa batean. Colwell eta bere kideek ia 2000 landare, zomorro eta onddo espezieren datuak aztertu zituzten Costa Rican. Istorio osoa irakurri »

BEGIRATU-Itzulpena (gazt.) Zer da erregai naturala?

January 11, 2009 | Egilea: itziarortega

Testua hau ecoticias.com atera dut. -> ondo, baina artikulu zehatzera daraman esteka behar duzu, ez webgunearen orri nagusira soilik

Hitzaren etimologiaren arabera, jatorri biologikoa duen erregaia izango da erregai naturala. Honen arabera petrolioa ere izango litzateke era horretakoa, orain dela mila milloi urte bizi ziren ondar fosiletatik datorrelako. Baina normalean erregai naturala bezala definitzen dugu jatorri biologikoa duen erregaia, hondar organikotatik modu berriztagarrian lortuta baldin badago. Hau izan zen gizakiak ezagutu zuen lehenengo energia iturria. Egurra edo gorotzak erregai naturalak dira, eta Basoetako egurra ondo administratzen bada, baliabide berriztagarria izan daiteke (txarto administratuz gero berriz, hondamen ekologikoa egin daiteke). Hori dela eta, biomasa proposatu zen energi iturri gisa. Honelako biomasa modu bat egurreko txiriak izango lirateke. Basoen garbiketaren edo bere esplotazio arrazionalaren ondorio dira hauek. Berez, oxidatu daitezkeen sustantzia guztiek energia sortzen dute. Sustantzia hau landaretatik badator, erretzerakoan (oxidatuz) atmosferari bueltatuko dio landareek hasiera batean airetik hartutako karbono dioxidoa. Beraz, ikuspuntu ekologikotik ikusita, ingurumen errespetatzen duen sistema da, ez baitu berotegi gasen handitzerik eragiten. Erretzearen prozesu honetan kontsumitzen dugun energia, azken finean, eguzki argitik dator. Landareek, fotosintesiari esker energia eta karbono dioxidoa uzten dute karbonoz eta hidrogenoz aberatsak diren molekula organikoetan. Beraz, eguzki energia mota zeharkakoa da. Zoritxarrez fotosintesia ez da eraginkorra eta landareak jasotzen duen energiatik %1 baino ez da erabiltzen. Honi kendu beharko diogu landareen metabolismo bideak ez direla guztiz eraginkorrak eta gainera bere bizitzan zehar bildutako energiaren zati bat kontsumitzen duela. Azken finean guk erabili dezakeguna %1 hori baino gutxiago da. Badakigu orain kontsumitzen dugun energia eta badakigu eguzkitik jasotzen dugun energia guztia zenbat den. Erreza da kalkulatzea zenbat hektarea beharko genituzkeen gaur egungo mendebaldeko herrialde garatu batek kontsumitzen duena estaltzeko, eta kalkulatzean ikusiko dugu beharko genuen nekazari azalera eta herrialdearena berdinak direla. Dena den, erregai mota hau osagarri bezala erabili dezakegu edo modu batean edo bestean galduko liratekeen beste baliabide batzuk aprobetxatzeko.

Gaia: Erraustegiak

January 11, 2009 | Egilea: garbineotaegi

Gaur egun guk sortzen ditugun zaborrei irtenbidea emateko erraustegien ideia sortu zen. Egia da gero eta zabor gehiago sortzen dugula baina argi dago hau guztia kate bat dela.

Gure gurasoen garaian, ez zeuden horrenbeste supermerkatu, eta ondorioz, ezta horrenbeste janari ontziratuta. Barazkiak, fruituak, arraina, haragia… ez zeuden ontzietan sartuta, aldiz, orain hilabete guztirako erosketak egiten ditugunean guztia plastikoan, kartoian edo ontzietan sartuta egoten da. Arazo honi aurre egiteko birziklatze prozesua proposatu zen, baina hau beste arazo bat da.

Gaiari helduz, barazkien azalak ere aprobetxatu daitezke, baina horretarako erremedioa jarri beharrean oztopoak besterik ez dituzte jartzen. Istorio osoa irakurri »

Itzulpena (ing.): Ikerketa – Tropikoetako lur zingiratsuek zingira beroek baino karbono gehiago metatzen dute

January 11, 2009 | Egilea: garbineotaegi

Mota honetako lehenengo konparazioan, ikertzaileek tropikoetako lur zingiratsuak lur zingiratsu epelak baino % 80 karbono gehiago xurgatzeko eta metatzeko gai direla frogatu zuten. Ikertzaile Costa Rica eta Ohioko lur zingiratsuetako laginak atera zituzten lurretik eta aurreko 40 urteetako sedimentu horien edukia analizatu zuten.

Analisien arabera, tropikoetako lur zingiratsuetan tona bat eskas karbono metatzen dute akreko eta urteko; leku epeletako lur zingiratsuetan sei tona karbono metatzen dituzte akreko eta urteko.

Ohioko lur zingiratsuetan gainazalaren 140 akre ikertu ziren. Egindako analisien emaitzek urteko 80 tona karbono metatzen dituztela adierazten dute. Istorio osoa irakurri »

ZUZENDU – Itzulpena (gazt.): Berreskuratze proiektu baten bidez Eguzki Arranoaren heriotza tasa murriztu da Doñanan

January 11, 2009 | Egilea: maragallastegi

Berreskuratze proiektu baten bidez Eguzki Arranoaren heriotza tasa murriztu da Doñanan.2006an, CSICen eskutik Doñanan egindako Eguzki Arranoaren berreskuratze planak Europako hegazti mehatxatuenaren heriotza tasa murriztea lortu du. Horrez gain, txiten urteko produkzioa hirukoiztu egin da denbora honetan, 3,5etik 10,5era igaroz.

Irrati bidezko jarraipena, aleen lokalizazioa eta lumen ADNaren anplifikazioaren bitartez eginiko jarraipen genetikoa bezalako tekniken bidez heriotza tasaren balioak normalagoak izatera pasatu direla jakin izan dugu, pozoiaren erabilpena errotik kentzeko eginiko planen eta lurraldean untxiak egotearen ondorio gisa, Arranoak ez baitira Doñanatik irten behar” zehazten du Miguel Ferrerek, proiektuaren koordinatzaileak.

Planean aurreikusitako lau urteen bitartean -2010ean amaitzen da- gutxienez 10-12 bikote ugalkor eta 9-14 txitaren ekoizpen sostengatua berriz izatea espero da.

Aurkikuntza garrantzitsua

Zientzialariek Doñanako Eguzki Arranoen desagerpena areagotzen zuen mekanismo bat identifikatu ondoren bultzatu zuten plan hau. Ferrerek, Doñanako Estazio Biologikoan diharduen CSICeko ikertzaile Vincenzo Penterianirekin batera, populazioaren dentsitatearen eta emankortasunaren arteko erlazio alderantzizkatua antzeman zuen. “Lege biologikoek aurresaten dutenaren kontra eginik, Arrano populazioaren dentsitatea murrizten zen aldi berean, emankortasuna ere txikitu eta eskualdean espeziearen desagerpena areagotu zen” dio Ferrerek.

CSICen arabera, naturan jazotzen diren populazioaren erregulazio formen arabera, populazio jakin bat gehiegi murrizten denean emankortasuna handitu egiten da dentsitatea berreskuratzeko, populazioa gehiegi hazten denean emankortasuna jaitsi egiten den bitartean, populazioaren gehiegizko hazkuntza saihesteko.

Dena den, 1994tik 2004ra Eguzki Arranoak Doñanan izandako heriotza tasa altuagatik, erregulazio mekanismo hau alderantzizkatu zen. Denbora bitarte horretan, populazioaren txikitzea %50 izan zen. Horrela, XX .mendearen azken erdian ohikoak ziren 15-16 bikoteetatik 7-8 bikote izatera heldu zen. Ikerketen arabera, murrizpen hori helduen heriotza tasen handitzeagatik izan zen, %6 izatetik %12,1 izatera igaro baitzen.

Pozoituak

Esandako denboraldian zehar hilik agertutako arrano helduen %61 pozoiaren eraginez hil zen. “Doñana eta inguruan emandako pozoiaren agerpenak neumonia birikoaren ondoriozko untxien gutxiagotzearekin harremana omen du. Untxien dentsitatea jaisterakoan, Arranoek euren ehiza eremua parketik kanpora zabaldu behar izan zuten, azeria eta beste harrapari batzuk denetariko metodoen bidez kentzeko ahaleginak handitu ziren zonaldera hain zuzen, metodoak bai legalak, bai ilegalak zirelarik, pozoia kasu. Zorionez, gertakari hau azken urteotan gutxitu egin da” azaltzen du Ferrerek.

Hildako arrano belaunaldiaren ordezkapenak populazioaren dentsitatea jaistea arindu zuen lehenengo bi urteetan, baina, atalase jakin batetik aurrera, hildakoen hutsuneak betetzeko gai ziren arrano gazteak geratzen ez zirenean, ordezkapenak gero eta beranduago izaten ziren. “Arranoek zortzi hilabete dirauen ugal-zikloa dutenez, denboraldi honetan indibiduoren baten ordezkapenean gerta daitekeen edozein atzerapenek urte horretan ugaltzea eragozten du, ugalkortasunean eragina izateaz gain etorkizunean hildako indibiduoak ordezkatzeko ahalmena mugatuz (-larik oker erabilia; aurrekoan ere aipatu nizun akats hori, eta eskoletan horixe lantzen ibili gara -> hemen ‘mugatuz’ edo ‘mugatzen duelarik’ ipintzea gauza bera da. Egitura hauek modua/denbora esanahia dute, baina ez dira egokiak euskaraz besterik gabe azalpen bat eransteko, hemen bezala (gaztelaniaz ordea horrela erabiltzen da gerundioa, eta hortik dator -tuz eta -larik ere horrela erabiltzeko joera: ken ezazu atzizki hori eta lotu iezaziozu esaldi hori aurrekoari euskaraz azalpen huts bat erantsiko genukeen moduan. ‘Erdal gerundioak euskaratzen’ ikasgaia irakur ezazu blogeko ET materialak atalean) )” esanez amaitu zuen ikertzaileak.

Jatorrizko testua:
http://www.consumer.es/web/es/medio_ambiente/2008/11/04/181200.php

Gaia: Hegazkinen kutsadura

January 8, 2009 | Egilea: maiderbarrutia

Inork ez du pentsatu toki batetik bestera joateko hegazkina gehiegi hartzen duela; alderantziz, garraiobide hori geroz eta jende gehiagok erabiltzen du. Hegazkinaren erabilera egunetik egunera handituz doa eta txartelaren salneurria geroz eta merkeago aurkitu daiteke. Hegaldien trafikoaren eta eskaintzen handitze horrek, gainera, pertsona askoren erosotasun eta mugikortasun handiagoak ekarri ditu. Baina abantaila horiek alde txarra ere badute, ozono geruzak eta ingurumenak jasan beharko dutena. Hau da, hegazkinen gehiegizko erabilerak sortutako kutsadura jasan beharko dute. Istorio osoa irakurri »

Itzulpena (ing.): Euri azidoa

January 5, 2009 | Egilea: maiderbarrutia

Zer da euri azidoa?

Euri azidoa airea kutsatzearen emaitza da. Mota askotako erregaiak erretzean osagai kimiko ugari sortzen dira. Suteetatik datozen keek eta kotxeek askatutako gasek ez dituzte soilik ikus ditzakegun kedar partikula grisak, ikusezinak diren gasak ere badituzte. Hauek gure ingurumenerako kaltegarriagoak izan daitezke.

Energia estazioek, lantegiek eta kotxe guztiek erretzen dituzte erregaiak, eta beraz, horiek guztiek sortzen dituzte gas kutsatzaileak. Istorio osoa irakurri »

Itzulpena (Gazt): Basamortutzea

January 5, 2009 | Egilea: iratidiaz

Aldaketa klimatikoaren eta gizakiaren aktibitatearen ondoriozko lur lehor, erdilehor eta azpihezeen degradazioa da basamortutzea. Basamortutzea kontinente guztietan gertatzen da, Antartidan izan ezik, eta milioika pertsonen giza bizitzaren mantenurako beharrezkoak diren baliabideetan du eragina.

Lur lehorrek lurrazalaren %41 hartzen dute eta 2000 milio pertsona baino gehiago bertan bizi dira (2000. urtean zegoen munduko populazioaren herena). Lurzoru lehorretan ur eskasiaren ondorioz uzta, egurra eta ekosistemen ustiapena mugatuta geratzen da. Istorio osoa irakurri »


Edukien lizentzia: Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5
hosting y dominios