Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

Itzulpena (gazt): Fusio nuklearraren abantailak fisioarekin alderatuta

Fisio nuklearra atomo astun bat bi atomo arin edo gehiagotan apurtzean datza, fusioa berriz aurkako prozesua da; azken honetan hainbat atomo arin elkartzen ditugu atomo astunago bat eratuz. Gaur egungo zentral nuklearrak fisiozkoak dira eta beraien funtzionamendua uranio 235 atomoak apurtzean datza, estrontzioa eta xenona sortuz (uranio 235 atomo bakoitza estrontzio atomo bat eta beste xenonaren bat sortuz apurtzen da).

Gaur egun fusioa posibilitate bat bakarrik da eta existitzen diren erreaktoreak laborategiko piezak dira esperimentaziorako helburuarekin. Erreaktore hauek erregai gisa deuterioa eta tritioa (hidrogenoaren isotopoak) erabiltzen dituzte, deuterioaren atomo bat eta tritioaren beste bat helio atomo bat sortuz elkartzen diren erreakzio batean. Bai fusioa baita fisioa ere erreakzio nuklearrak badira, zergatik dago hainbeste interes fusioarekiko? Hauek dira fusioaren abantailak fisioarekiko:

Eraginkortasun hobea: Fisioan gutxi gora behera materiaren %1 bihurtzen da energia, fusio erreakzio baten berriz materiaren %5 bilakatzen da energia. Honek esan nahi duena da, erregaiaren masa berdinetan, fusioak energia kopuru askoz handiagoa sortuko duela.

Erregaia ugariagoa da: Fisiozko zentralek uranio 235 erabiltzen dute, eta hau elementu urria da; izan ere, gordetako uranioak soilik 100 bat urte iraungo duela pentsatzen da. Fusiorako erregaiei dagokienez, deuterioa ur astuna izenekotik ateratzen da, eta hau planetan dagoen ur guztiaren %0,015 da; ehunekotan oso kantitate txikia da, baina planetan dagoen ur kantitate guztian pentsatzen badugu, kantitate hau ikaragarria da. Tritioa naturan elementu urria da, baina litioaren desintegraziotik atera daiteke, eta hau metal nahiko ugaria da. Litioaren desintegrazioa fusiozko erreaktoreek burutu dezakete.

Ez dago hondakin erreaktiborik: Uranioaren desintegrazioak mendeetan zehar aktibitatea gutxitu arte biltegiratu behar diren elementu erradiaktiboak sortzen ditu (hondakin erradiaktibo ezagunak dira). Fusioaren kasuan, berriz, helioa da sortutako hondakina, eta kalterik sortzen ez duen gas bat izatetik at balore ekonomiko altua du.

Gainera, badago beste abantaila garrantzitsu bat, azalpen zehatzago bat behar duena. Fisioa prozesu natural bat da, eta fusioa berriz prozesu artifizial bat. Fisioa eragiteko, nahikoa da uranioaren behar adinako masa biltzea (masa kritikoa deiturikoa) eta uranioaren erradiaktibitate naturalak jarriko du martxan fisio erreakzioa. Zentral nuklearra hornitzen duen makineriak erreakzio hau kontrolpean izatea du helburu. Fusioaren kasuan, tritio eta deuterio nahasketaren erreakzioa gertatzeko beharrezkoa da berotu eta konprimitzea erreakzioaren hasiera puntura iritsi arte. Erreaktorea hornitzen duen makineriak kondizio hauek lortzea du helburu. Aurreko paragrafoan esandakotik, fisio zentral baten matxura bat gertatzen bada, erreakzio nuklearra kontrolpetik kanpo geratuko da; aberia fusiozko zentral baten gertatzen bada, berriz, erreakzioa gelditu egingo dela ondorioztatzen da. Beste hitz batzuekin esanda, fisioa ez da segurua izatez, fusioa berriz segurua da.

Jatorrizko testuaren webgunea: Fusio nuklearraren abantailak fisioarekiko

Jatorrizko testua: http://teleobjetivo.org/blog/ventajas-de-la-fusion-sobre-la-fision-nuclear.html

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi

Iruzkin bat bidaltzeko erabiltzaile gisa konektatua egon behar duzu.


Edukien lizentzia: Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5
hosting y dominios